Ilusioz mendiaz gozatzen duten emakume aske guztiak bildu nahi ditugu proiektu honetan.

Afrontamos este reto con ilusión y con muchas ganas de motivar a todas aquellas que disfrutan en la montaña desarrollando aquella actividad en la que se sienten libres.

Amets eginez, sentituz, esperientzia berriak bizi eta konpartitzea dugu helburu.


EMAKUMEA ETA MENDIA bultzatzea.


Soñar, sentir, vivir experiencias y compartirlas es uno de los objetivos claves de este club. Pero nuestro verdadero reto es FOMENTAR EL DEPORTE FEMENINO, en donde cada una de nosotras pueda aportar su granito de arena a éste, nuestro club.

neskalatzaileak@gmail.com

609249094 (ANA)

620244691 (IDOIA)

(SOLEDAD)

Mendiaz goza dezagun.

Este es un blog para que disfrutemos de la montaña.

(ikusi bideoa/ver video)

jueves

CORREDOR NORTE VELETA. ESQUI TRAVESIA EN SIERRA NEVADA

ESQUI TRAVESIA SIERRA NEVADA. CORREDOR NORTE DEL VELETA
By Jaione & Peti
OLE, OLE!!!
Gallas, Peti eta ni (Jaio) hegoaldean eman genuen urte amaiera. Hona hemen gure 2016ko azken abenturak eta 2017ko lehenengoa Sierra Nevadan!
Abenduak 27-29: Eski zeharkaldia. Hoya de la Mora- Poqueira- Alcazaba- Mulhacén- Hoya de la Mora.
1. eguna: Hoya de la Mora (2500 m.) - Poqueira aterpea (2500 m.)
16’6 kilometroko eski ibilbidea atera zitzaigun, baina uste dugu beharrezkoa zena baino kilometro bat edo bi gehiago egin genituela... Goizeko 7:45tan Hoya de la Moratik irten ginen, eski pistak jarraituz. 11:00ak aldera La Carihuela lepoa eskuratu genuen (3205 m.)
La Carihuelatik Poqueira aterpea bistaratu genuen. Urruti ikusten ez den arren, bide zuzenik ez dago bertara iristeko. Hasteko, La Carihuelatik jeitsierarik onena bilatu genuen, lepotik metro batzuk igoz.

Behin behean, fokak jarri, altuera berreskuratu eta mendi hegaletik igaro ginen Rio Seco-ko iturbururaino. Bertan bi aukera genituen: La Caldera aterpera igo eta Poqueira sakana jeitsi, edo Rio Seco sakana jeitsi eta berriz apur bat igo. Bigarrena aukeratu genuen, baina ahalik eta gorenen jo genuen jeitsiera luzatzeko asmoz.
Zelako jeitsiera guapua! Hori bai, eski maila ona edo beldurrik ez duenarentzat, erdialdean tutu maldatsua baitago. Sakanetik 2300 m. inguruan geundela irten ginen eta eguneko azken igoera egin genuen, Mulhacén erreka zeharkatuz, 15.00ak aldera aterpea eskuratzeko.
2.eguna: Poqueira-Alcazaba(3371m.)-Mulhacen (3482 m.)
Gallas gaixotu egin zitzaigun, baina Peti eta biok planifikatutako ibilbidea egin genuen. Ibilbide luzea, 18 kilometro ingurukoa, baina zoragarria: bista ederrak, eskiekin tontorreraino, jeitsiera onak… 8:15tan Poqueiratik atera eta ekialderantz joan ginen, Cuerda del Resuello-rantz.

3100-3200 metro ingurura igo eta bertan ipar-mendebalderantz jo genuen. Chorreras Negras-etik jeitsi eta 11:15tan Laguna Hondonada-ra iritsi ginen (2850 m.).
Lakutik eskubira geratzen den mendi bizkarra hartu eta aurrera egin genuen oraindik ikusten ez zen Alcazabaren bila, "sin prisa pero sin pausa". Azkenik, Peñón del Globo ezkerraldean utzi genuenean Alcazaba azaldu zitzaigun eta 13:05tan tontorrera iritsi ginen.
Mulhacenerantz joateko atzera egin genuen bidean. Laguna Hondonadan atseden txikia hartuta, berriz ere Cuerda del Resuello-rako igoera maldatsua tokatzen zitzaigun.

Behin bertan, Mulhaceneko bizkarra hartu eta suabe suabe tontorreraino joan ginen.
 
15:45tan (2 ordu inguru Laguna Hondonadatik) iritsi ginen Mulhacén puntara. Eguzkia nagusi, haize gehiegirik ez, jenderik ez… momentu aparta iberiar penintsulako sabaia eskuratzeko!
Jeitsiera Mulhacén 2-tik igarotzen egin genuen. Goikaldean izotza aurkitu genuen arren, Poqueirarako azken jeitsiera zirraragarria izan zen. Pozik, 16:30tan aterpera iritsi ginen, bertan utzitako pioletak lapurtu zizkigutela ikusi genuen arte…
3. eguna: Poqueira aterpea – Hoya de la Mora
Aurreko eguneko gertakariaren zapore mingotsarekin, 9:00ak aldera Poqueiratik irten ginen. Oraingoan Poqueira sakanean gora egin genuen.

La Caldera aterpera iritsi baino lehen ezkerretara jo genuen, Loma Pelada-rantz. Pilla Vientos aterpea inguratuz Rio Seco sakanaren goikaldera iritsi ginen. Bertatik lehenengo eguneko bidea jarraitu genuen, mendi magaletik igarotzen, altuerarik galdu gabe.
Azkenik, eta nekatuta (ni batez ere), La Carihuela leporako igoera egin genuen.
Behin bertan, eski estaziotik jeitsi ginen, Los Borreguiles aldera ez sartzeko kontu handiz (pista horiek Pradollanora eramaten zaituzte). Arratsaldeko 15.00tan furgonetan geunden, materiala lurrean sakabanatuta ta egunean zehar amestutako garagardo freskoak eskuan.
Urtarrilak 2: Veleta (3396 m.) "Canuto del Veleta" ipar korredoretik (AD-/PD+)
2017 asteko plan paregabea: nire lehenengo korredorea! Ondorengo krokisa El Maquis mendi talde asturiarrarren web orrialdetik "lapurtu" dut, oso garbi adierazten baitute bidea (mila esker kronika egin zutenei!) 

Goizean goiz abiatu ginen Hoya de la Moratik, 6:00tan, korredorea egoera aproposean eta jenderik gabe aurkitzeko asmoz. 8:00tan Las Posiciones eskuratu (3100 m.) eta egunsentiak ondorengo irudi hunkigarria eskeini zigun, arnesa eta kranpoiak jantzi bitartean. 
Aurreko egunetan gomendatu ziguten bezala, rapela ez genuen egin eta, pioleta eskuan, pixkatxo bat beherago dagoen El Veredón-etik jeitsi ginen Corral del Veleta-ra, bidea segurua baitzen oraingoan.

Aurreko egunetako aztarnek eroso gidatu gintuzten Veleta inguratzeko zeharkaldian.



8:50 inguruan korredorearen sarrerara iritsi ginen. Korredorea izotzarik gabe, elur onarekin eta "eskilerak" eginda topatu genuen. Horregatik, sokarik ez genuen behar izan.

Nik bi pioletekin igotzea erabaki nuen, baina Peti ta Gallasek bakarrarekin igaro zuten. Elur kondizio hauekin, 40º -50º ko maldak igotzea erreza izan zen, behera begiratzerakoan arnasa etetzen zen arren.


9:40tan korredoretik irten eta azken "trepada" Fidel Fierro bide mistotik egin genuen (F1 markatik). II eta III graduko pausuak ditu batez ere, baina baita ere IV graduko pausu isolatu batzuk. Peti eta Gallas aseguratu gabe igotzea erabaki zuten, baina nik soka erabiltzea nahiago izan nuen, kranpoi eta eskularruekin paretan baldar sentitzen nintzen ta! Peti, eskiak motxilan, lehenengoz igo zen eta Veleta etxolako hesitik bilera montatu zuen.

10:30tan Veletako tontorrera iritsi ginen. Handik, Peti eskiekin eta Gallasek eta nik oinez egin genuen jeitsiera eski pistetatik.
Eta horrelaxe, kaña-ordu ofizialaren aurretik iritsi ginen furgonetara! Trastoak jaso eta Gasteizerako norantza hartu genuen, Sierra Nevadara noiz bueltatuko ginen pentsatzen, batzuk Mulhacén-eko iparrarekin amesten, baten bat flamenkoaren taupadak oinetan sentitzen…
 

1 comentario:

  1. Zorionak bikote!!! peazo actividad. Y sobretodo zorionak Peti por ese primer puesto en el Campeonato España. Muxus

    ResponderEliminar