Ilusioz mendiaz gozatzen duten emakume aske guztiak bildu nahi ditugu proiektu honetan.

Afrontamos este reto con ilusión y con muchas ganas de motivar a todas aquellas que disfrutan en la montaña desarrollando aquella actividad en la que se sienten libres.

Amets eginez, sentituz, esperientzia berriak bizi eta konpartitzea dugu helburu.


EMAKUMEA ETA MENDIA bultzatzea.


Soñar, sentir, vivir experiencias y compartirlas es uno de los objetivos claves de este club. Pero nuestro verdadero reto es FOMENTAR EL DEPORTE FEMENINO, en donde cada una de nosotras pueda aportar su granito de arena a éste, nuestro club.

neskalatzaileak@gmail.com

609249094 (ANA)

620244691 (IDOIA)

(SOLEDAD)

Mendiaz goza dezagun.

Este es un blog para que disfrutemos de la montaña.

(ikusi bideoa/ver video)

miércoles

LIZARRUSTI ESKALADA

 

Lizarrusti ezagutzen

Asteburuan Lizarrustira joan eta sorpresa ezin hobea izan genuen bertan aurkitu genituen bideekin.

Kotxetik 5 minututara, eta auto-babesean etxetik gertu egiteko 100 metro inguruko bide zoragarriak daude bertan.

Kantuona izan zen gure lehenengo aukera. V+eko 50 metrotako luze bat, eta irteera errazago bat. Ondo babesten da, eta gozatuz eskalatu daiteke.

Orgasmika; lehenengo luzea ekipatzeko eta disfrutatzeko ona. Bigarren luzean izerdia bota genuen katera iristeko. Bertatik rapelean lurrera.

Kizkilurrin bidearekin jarraitu genuen. Bigarren luzea izugarria da, errez babesten dena, eta fisuretatik joanda ezin hobea. Hirugarren luzean hasieran dago zailtasun guztia zuhaixkatxoa pasa arte. Eta bidea rapelatzeko ekipatuta dago.

Espolón munduate; eguna bukatzeko egin genuen. Pareta nagusitik ezkerrera geratzen da. Bi luzetan gailurrean zaude. Bigarren luzean, tente ipintzen den tokian, ondo babestutako pausu bat dago. Eguneko azken bidea izanda, atzekaldetik oinez jeistea erabaki genuen, Aiekuko basotik. Oso jeitsiera polita eta aukera ona egunari agur esateko.

Hurrengo egunean ere hainbat bide egin genituen;

Astopista, 3 luze frienak gustora jartzen joateko.

Altsasukoak libre, uste dugu lehenengo luzea ez genuela bere tokitik egin, apur bat zikin zegoen, eta biltokira ailegatzea ez zen erreza izan.

Bigarren luzea eskuinetik egin genuen landare askorengandik estalia zegoen fisura batetik (berez, ezkerretik zela uste dugu). Bertatik irten eta sasi batzuen gainetik ezkerretara joan ginen, zuloz betetako pareta batetik biltokiraino. Hemendik bi rapel egin genituen Vita Perra est bidea egiteko.

Vita Perra est lehenengo luzea oso luzea eta fina da. Eskuinera eta gora doa. Bigarren luzean 3 txapa dituen plaka bat dago; ausarta bazara bertatik egin daiteke, bestela ezker eta gero eskuinetara joanda egin daiteke. Biltoki honetan berriro Altsasukoak libre bidea hartzen dugu, luze errez batean gailurreraino joanaz. Aurreko egunean bezala, eguneko azken bidea izanik oinez jeisten gara Aiekuko basotik.

Argazkietan begetazioa ikusi arren bideak politak eta garbiak direla ziurtatzen dizuegu.

Eskerrak eman nahi diegu Mikel Saez eta Aritz Azkueri egindako lanagatik eta konpartitzeagatik.

Info eta bide gehiago: 

http://aralarreneskaladak.blogspot.com/p/lizarrusti.html


1 comentario:

  1. Onaaa... Errepaso ederra eman diozue bai.Deskribapen guztiak mundialak.
    Negu eta udazken garaian begetazioa asko jeisten da, halan da be "altsasukoak aske" bidea pizkat ahaztuta izan dugu azken bi urteetan eta horregatik dago egoera kazkarrean.
    Kriston ilusioa egin dozte kronika hau irakurtzea, eskerrik asko!!
    Segi egurre emoten neskak

    ResponderEliminar