ASTE SANTUKO ESKI PROZESIOA:
Baños de Panticosa-Wallon-Oulettes-Pique Longue Vignemale
Eguraldi ona eta geratzen den elurra aprobetxatzeko asmoz lau eguneko eski trabesiari ekin genion Aste Santuan. Plan ederra, baina ez oso originala, prozesio galanta aurkitu genuen eta!
Eguna: Baños de Panticosa 1637m - Puerto Marcadau 2541m - Wallon aterpea 1865m.
Ibilbidea Casa de Piedra aterpe ondotik hasi genuen, GR 11 hartuta, Bachimañarantz. Horixe bai prozesioa hasteko modua: lau egunetarako janaria, trastoak eta eskiak motxilan hartuta… 1h 30’ ko penitentzia! Gure pekatuen ordaina burututa, eskiak "cuesta del fraile" (1964m) deritzonean jarri ahal izan genituen. Bachimañako aterpea pasatuta, Ibon Alto de Bachimaña (2207m) eskuratu genuen, urtegiaren harresia eskubitik libratuz. Izotz zatiak apurtuta ikustean, urtegian sartzeko gure zalantzak eduki genituen…
Urtegia ezkerraldeko ertzetik inguratu eta Puerto Marcadau bistaratu genuen, Pico de la Muga erreferentzi gisa hartuta. Igoera eroso baten ostean , lepora iritsi ginen (4h 30’)
Behin bertan, Wallon aterperako bidea oso argi ikusten zen eta goizean goizeko penintentzia ahazteko aukera izan genuen. Aupa neskak aldapan behera!!! Oeoeeee!!!
Eguna amaitzeko, modo recarga! eguzkia+garagardoa
Desnibel positiboa: 960 m
Negatiboa: 680 m
Gure trabesiako egunik lasaiena izango zelakoan (4 orduko ibilbidea zela irakurri genuen) poz pozik irten ginen Wallonetik, ezkerraldera ikusten zen erreka jarraituta, Lac d’Arratilerako bidean. Lakua pasatuta, 2330 metrotara, Alphonse Meillon mendia igotzeko aukera zegoen, ezkerraldera irtetzen zen kanala hartuta.
Ibilbidea luzatzeko, tontorra zergaitik ez? 2 ordu gehiago besterik ez ziren izango ta! Inuzenteak gu… Alphonse Meillonerako pala hartu genuen. Hortxe hasi zen Zeta eta Maria buelten dantza!!Auskalo zenbat denbora eman genuen kanala salbatu arte… Tontorra bistara eta ezin iritsi… Azkenik Petik eta Maitek bakarrik zapaldu zuten gailurra (5h). Aupa zuek!
Jeitsiera kanal berdinetik egin genuen. Igotzea sufrikarioa izan bazen gure hankentzat, jeistea antzeko-parezido, elurra zeharo gogorra zegoen ta! Gurutzebidera bueltatu eta handik Col d’Arratile eskuratu genuen, ezkerraldetik (6h). Hantxe, eguneko sustoa hartu genuen, bailararen beste aldean Col des Oulettes ikusterakoan. Ezin sinestu oraindik eguna amaitzeko tokatzen zitzaigun igoera!
Val d’Ara-ko goi-ibarrera jeitsi (2300m) eta ttipi ttapa (edo triski traska…), batzuk zenbakiak kontatzen, besteak indarrak auskalo non bilatzen, ibilbide osoko zatirik astunena egin genuen.
Col des Oulettes madarikatua… Kostata heldu ginen gora! (7h 45’). Hankak minduta eta Oulettes aterpea bistan, aldapan behera gogoz joan ginen, elur zati onenen bila. Ezkerrak arraun ez genuela egin behar izan amaieran!
Motibazioa berreskuratuta, goizeko 6.30tan atera ginen frontalekin. Ouletteseko bailaran barrena, Vignemaleko harri harresiak aurrez aurre, ezkerralderantz jo genuen Hourquettes d’ Ossue leporuntz.
Zeta-takon, zeta-takon… lasai eta indarrak aurrezten Hourquettesen 2734 metroak eskuratu genituen (2h 15’).
Gallas, Maite, Peti eta Jaione
Col des Oulettes madarikatua… Kostata heldu ginen gora! (7h 45’). Hankak minduta eta Oulettes aterpea bistan, aldapan behera gogoz joan ginen, elur zati onenen bila. Ezkerrak arraun ez genuela egin behar izan amaieran!
Eguneko saria: Vignemalerako bista paregabeak logelatik. Eta batez ere, aterpean egindako barreak, pilak birkargatzeko erremediorik onena!
Denbora: 8h 30’
Desnibel positiboa: 1570 m
Negatiboa: 1260 m
Eguna: Oulettes de Gaube 2158m- Gran Vignemale 3298 m- Oulettes de Gaube.
Handik Baisellance aterpe librerantz jeitsi (2654 m), eta hau pasatuta (eta despiste baten ostean…) eskubira irtetzen zen gurutzebidea hartu genuen, 2550m-ra. Vignemaleko glaziarra helburu, mendi hegaletik zeharkaldia tokatzen zen oraingoan, eskiak jarrita hasieran, kranpoiekin aurrerago.
Holaxe, glaziarraren oinarrira iritsi ginen. Eskiak berriz jarri eta bidean gora! Oraingoan glaziarraren edertasunak lagundu zigun igoera gustorago egiten.
Glaziar izugarria, ta behatoki paregabea!
Gure tontorraren oinetara iritsita eskiak utzi genituen, azkenengo 150 metroak kranpoiekin igotzeko. 40 gradu inguruko malda erosoa izan zen. Zorionez, talde bakarra pasatu zen gure aurretik eta oraindik elurra gogor zegoen.
Eta azkenik, Gran Vignemale!!!!!!!! (6h 15’) Zelako ekipoa!!!!!!!!!
Humore onez, bueltako bidea toki berdinetik egin genuen. Glaziarrean zehar elurra gogor, baina behekaldean eguzkiak jotzen zuen pala ederra topatu genuen: yiiiiijaaaaaa!! Abiadura hartuta, mendi hegaleko zeharkaldi osoa eskiekin egin ahal izan genuen, ta bide amaierako Ouletteseko bailaran arraun egitea ere ekiditu genuen… Holaxe, gure trabesiako egun nagusia jendez beteta zegoen Ouletteseko aterpe kanpoan eguzkipean amaitu genuen, jan, edan eta berriketan. Eguneko nota: 10!!
Denbora: 9h
Desnibel positiboa: 1500 m.
Desnibel negatiboa: 1500 m.
Eguna: Oulettes de Gaube 2158m- Coll des Oulettes 2615m – Coll de Brazatos 2566m- Baños de Panticosa 1637m.
Prozesioari amaiera emateko eguna aurrekoak bezain eguzkitsua baina pixkatxo bat hotzagoa azaldu zitzaigun. Izotza zela eta, batzuek kranpoiak aukeratzen zituzten Oulettes lepoa igotzeko. Aukera erosoa, baina eskiak bizkarrean eraman behar…
Eskiekin igotzeko desatsegina aurkitu genuen, baina tira! Bidaiko azkenengo zetak ziren! Coll des Oulettesen lehioa irekita aurkitu genuen (2h) eta azkar azkar aldapan behera abiarazi ginen, bigarren eguneko pala madarikatuko izotza marruskatuz. Gure mendekua? Oraingoan, Val d’Ara beherantz jarraitu genuen Bataneseko arrora iritsi arte, 2080 metrora. Bertan eskubirako bidea hartu genuen, Coll de Brazatoserantz.
Gure azken lepoa diagonalean eskuratu genuen, maria bueltarik egin gabe. Bazen garaia malda suabe bat aurkitzeko! Eta handik, azkenengo jeitsiera disfrutatzera!
Haizea zela eta, elurra gogor gogor mantendu zen goiz osoan. Eta gure hankak, gero eta gogorrago ere… Ibilbidea amaitzeko emozioa ez zen faltatu, pinuen artean malabareak egiten erorketak bata bestearen atzetik gertatu ziren eta! Baños de Pantikosatik hurbil elurra eskasa zen dagoeneko eta azken 15 minutuak basotik oinez egin behar izan genituen. Eta noski, gure bidaia borobiltzeko, garagardo brindisa egin behar Casa de Piedra aterpean!
Denbora: 5h 30’
Desnibel positiboa: 960 m
Desnibel negatiboa: 1500 m
4 egun piriniotan barrena, 10.000 metroko desnibel metatua. Milaka barre eta ehundaka mekaguen dios gure prozesioaren soinu banda. Egunero ikasten, egunero disfrutatzen. Aupa ekipo!!!!!!!!!
4 egun piriniotan barrena, 10.000 metroko desnibel metatua. Milaka barre eta ehundaka mekaguen dios gure prozesioaren soinu banda. Egunero ikasten, egunero disfrutatzen. Aupa ekipo!!!!!!!!!
Gallas, Maite, Peti eta Jaione
Makinakkkkkkkk. Datorren urtean ni ere eskiekin. Bihar Tesorerora noa, nire lehen mendi irteera.
ResponderEliminarEneko
Que circuito más guapo y las fotos dicen mucho de lo bien que lo habéis pasao, muy grandes, si siiiiiiiiii. Preparad@s para Alpes y lo que venga... Eurreeee
ResponderEliminarAna R.
El circuito muy guapo, si!!! Ahí tenemos que dar las gracias a Jorge García-Dihinx (http://lameteoqueviene.blogspot.com.es) por las reseñas de sus libros, que nos están sirviendo de referencia en nuestras andadas primaverales! Esta travesía en concreto es del segundo tomo, publicado hace poco más de un mes.
ResponderEliminarRutas con esquís Pirineo aragonés (Tomo II)
80 recorridos desde Sallent a Ordesa
ISBN: 9788483214367
Editorial: Prames
Jaio
ze txapeldunak!!!!!!y que fotazos!!!menudas cuesticas para subir y bajar....dan yuyu!!!
ResponderEliminarque vistazas!!q guay!!y que guay contado jaio!!!
zorionak!!!
musutxus....
sorayi..... :-)
Jaio ta Peti, que también colaboró en la crónica!!
ResponderEliminarkronika ederra, baina travesia hori egitea hobe!
ResponderEliminaraupa txapeldunak!
lore
Ekipooooooo!!! Oso kronika ona, baina elkarrekin pasatako egunak hobeak!!!! Oeoeeeeeeeee
ResponderEliminarMaiteZZZZZZZZ