Ilusioz mendiaz gozatzen duten emakume aske guztiak bildu nahi ditugu proiektu honetan.

Afrontamos este reto con ilusiĆ³n y con muchas ganas de motivar a todas aquellas que disfrutan en la montaƱa desarrollando aquella actividad en la que se sienten libres.

Amets eginez, sentituz, esperientzia berriak bizi eta konpartitzea dugu helburu.


EMAKUMEA ETA MENDIA bultzatzea.


SoƱar, sentir, vivir experiencias y compartirlas es uno de los objetivos claves de este club. Pero nuestro verdadero reto es FOMENTAR EL DEPORTE FEMENINO, en donde cada una de nosotras pueda aportar su granito de arena a Ʃste, nuestro club.

neskalatzaileak@gmail.com

609249094 (ANA)

620244691 (IDOIA)

(SOLEDAD)

Mendiaz goza dezagun.

Este es un blog para que disfrutemos de la montaƱa.

(ikusi bideoa/ver video)

martes

PIRINEOAK, eskerrik asko amama!šŸŒˆ


Kaixo neskalatzaileak!!!

 

Hiru eguneko asteburu honetan Pirinioetan joan gara.

 

Ostegun arratsaldean Pueyora iritsi aurretik gurpil bat zulatu zitzaigun, eskerrak gruako mutila oso azkar etorri zela eta gurpila konpondu zigula. Pueyora ailegatu eta afaldu egin genuen. Karta partida bat jokatu eta azkar joan ginen lotara, hurrengo egunean Canal Roya igo behar genuen eta; duela 16 urte gure aitite hil zen eta han bota genituen bere errautsak. Bisita egitera joan nahi genuen.

 

Pueyoko zelaian jolasean

 

Ostiralean goiz esnatu eta Aneuko parkinerako bidea hartu genuen. Ardiekin batera irtenda poliki-poliki eta pista joko bat eginez igotzen hasi eta konturatu gabe gailurreraino iritsi ginen.

Canal Roya igotzen


Gailurrean besarkadak, argazkiak eta energiak lortzen egon ginen. Oso errez iruditu zitzaigun baina jaitsiera falta zen. Eta jeitsiera luzea egin zitzaigun autokarabanaraino iristea, naiz eta jolasten jeitsi.

Canal Royako gailurrean

 

Bero handia egiten zuen eta poza batzuk bilatu genituen bertan jan eta bainatzeko; oso ondo pasatu genuen eta gainera altxor ezkutuaren altxorra ireki genuen!!

  

Larunbatean goizean-goiz Pueyon esnatu ginen eta euria ari zuen. Gosaldu eta azkar-azkar BaƱos de Panticosara igo ginen. Han egonda euriarekin baina indar askorekin, kapa jarrita eta euritakoa eskutan, BachimaƱako refugiora igo ginen. Bidea luzea egin zitzaigun tarteka euria egiten zuelako, baina hitz egiten eta jolasean gindoazela, konturatu gabe refujioan geunden . Behin refugioan geundela botak aldatu genituen crorcsengatik. Refugioa ordaindu eta logelara igo ginen. Logelak denetarik zuen; ohea, takila, komuna eta dutxa ur beroarekin.Dena txukuntzen geundela konturatu ginen amamari praka, toaila, txanoa eta eskularruak ahaztu zitzaizkiola! Jijiji.

BachimaƱara igotzen

 

Arratsaldean, eramandako bokatak jan ondoren denetarik egin genuen; lo-kuluxka, mahai jolasak eta pixkat atertu zuenean lakuraino paseotsoa eman genuen.

19:30tan afaria genuen. Menua: makarroiak txorizoarekin, oilaskoa arrozarekin, entsalada eta postrerako natilla. Tripa ondo beteta genuela mahai jolas bat egin eta ohera joan ginen. Gaueko kontzertua ona izan zen (zurrunka joan, zurrunka etorri), baina denek egin genuen lo zoragarri!!

BachimaƱako refugioan

 

Igandean ahalik eta beranduen esnatu ginen, gosaltzeko azken txanda 8tan zen. Kafea, esnea edota infusioak tostada eta magnadelenik gustora jan genituen. Lo gelara igo eta dena jaso genuen. Motxilak prestatu, eta refugioeko lagunei agur esan ondoren behera joaten hasi ginen, baina oraingoan beste bide batetik joan ginen.

PIRICUENTOS, Gracia Maria por enseƱarnos estos rincones.

 

Ostiraleko altxorrean “Piricuentos” liburua genuen, eta bertan lumiacha lakutik pasatzen den bide bat agertzen zen, beraz, bide horretatik jeisten saiatu ginen. Eta horrela egin genuen! Haizea gidari BaƱos de Panticosaraino jeitsi ginen oso bide politetik; aurreko eguneko igoera ikusten joan ginen. Bidea erreza zen jarraitzen, puntu gorriak eta hitoak jarraitu behar ziren.


Parkinean geunden berriro, poz-pozik, asteburuko bigarren erronka lortuta!! Eta orain…? Malenek hain gustoko zuen Pueyoko zelaira! Azkeneko “tiroak” egitera, bazkaltzera, siesta bota eta jolastera!!


Pena handiz Pirineo maiteak agurtu genituen eta Gasteizerako bidea hartu genuen. Ez genuen etxera joan nahi, oso gustora egon ginen, bueltatzeko gogoa dugu berriro, eskerrik asko amama zure Pirineoekiko maitasuna gurekin partekatzeagatik. PIRINEOTAN DE MARAVILLA!

 

Idazleak; Haizea eta Maite

Argazkilariak; Amama, Miren, Idoia

Laguntzaileak; Malen, Patas


2 comentarios:

  1. Ze esperientzia polita! Orain "Piricuentos"horri probetxua ateratzea!!

    ResponderEliminar
  2. A ze kronika polita!! Gora Pirineoak!!

    ResponderEliminar