Ilusioz mendiaz gozatzen duten emakume aske guztiak bildu nahi ditugu proiektu honetan.

Afrontamos este reto con ilusión y con muchas ganas de motivar a todas aquellas que disfrutan en la montaña desarrollando aquella actividad en la que se sienten libres.

Amets eginez, sentituz, esperientzia berriak bizi eta konpartitzea dugu helburu.


EMAKUMEA ETA MENDIA bultzatzea.


Soñar, sentir, vivir experiencias y compartirlas es uno de los objetivos claves de este club. Pero nuestro verdadero reto es FOMENTAR EL DEPORTE FEMENINO, en donde cada una de nosotras pueda aportar su granito de arena a éste, nuestro club.

neskalatzaileak@gmail.com

609249094 (ANA)

620244691 (IDOIA)

(SOLEDAD)

Mendiaz goza dezagun.

Este es un blog para que disfrutemos de la montaña.

(ikusi bideoa/ver video)

viernes

FOURQUIER BIDEA. 650m MIDI O´OSSAU

FOURQUIER BIDEA. 650m

By Izaskun  Agirre 

Zenbat aldiz ikusi ditudan Midi handiaren paretak behekaldetik.

 Nere lehenengo mendi irteerak Pirineoetara, duela urte pila, inguru horietara ziren. Gauetan, Pombieko errefugiotik begira egoten nintzen azken eskalatzaileen frontalen argiak errefugiora nola gerturatzen ziren ikusten. Miresten nituen. Harrigarria iruditzen zitzaidan egiten zutena.
Eta konturatu gabe, ikusle bezala ematen nituen gau haietatik zenbat denbora pasa den ohartu gabe, igande honetan ni nintzen horma horietan zintzilik zegoena. Oraingoan, beste norbaitek ikusiko zuen nere frontalaren argia behekaldetik. Ez nuen inoiz pentsatuko Midi eskalatzera helduko nintzenik. Pozik nago. Asko betetzen naute horrelako esperientziek. Mendia hain gertu sentitzea bezalakorik ez dago. Ni, nere osotasunean eta zoriontasunik betegarrienean sentitzen naiz bertan. "Ni" naiz bertan. 
Plazerra da eskalatzea. Plazerra horrelako abenturak bizitzea. Asko izan dira, eta beste horrenbeste izango dira!! Eskerrik asko nere soka-lagun eta gidari izan zaretenoi!! Beste abentura bat oroimenerako. Ez dugu ahaztuko!! Larunbat atsalden abiatu ginen Pombie aldera, Donnaytarrak, Gasteizko mutil bat, Asteasuko beste bat eta ni. Bertan gaua pasa eta igande goizean, egunsentiarekin batera, Ekialdeko aurpegiko Fouquier bideari ekiteko asmoa genuen. Hauek beraien dendak montatu eta nik nere vivaca prestatu nuen. Zeozer deskantsatu eta hurrengo goizean, 7ak aldera, oraindik ilunpetan, Fouquier bidearen bila abiatu ginen frontalekin
Neretzako lehen aldia Midi eskalatuko nuena. Anaientzat lehen aldia Fouquier bidean. Ez zuten aurretik eginda (hauek inprobisatzea gustoko dute jajaja). Graduz lasaia izan arren, nabegatzako abentura puntuak zailtasuna ematen diola diote eskalatzaile adituek beraien aipamenetan. Luichy maisuak ere bere oharretan gorriz markatu ditu adi ibili beharreko zonaldeak. Ni, etxeko ardien pare, anaien atzetik noa itsu-itsuan.
Anaiek, lasaiak bezain ausartak, noizean behin krokisean agertzen diren oharrak gogorarazten dizkiote elkarri. Poliki-poliki (bi kordada goaz erritmo lasaian) bagoaz altuera hartzen. 9. bilerararte erraz atera ditugu luzeak. Hortik aurrera gauzak aldrebestu eta denborak gainezka egiten digu. R9an eskuinera jo beharrean ezkerrera abiatu ginen (printzipio ideologikoen indarrak bultzatuta edo jejejej) eta egindakoa desegin egin behar izan genuen. 14. luzean ere gorriak eta bi ikusi genituen Luichyk zioenari jarraiki. Azkenean, bere kontra egin eta berarentzako zailena zen bidea hartu genuen, guretzako errazagoa zelakoan. Kasuak kasu, tontorrera arratsaldeko 4tan heltzea espero genuen eta azkenean, 8tan heldu ginen.

Eguzkia 2884 metrotan agertu genuen eta arrastiaren kolore gorrixkaren epeltasunean buelta hartu genuen bide normaletik. Argitasunak gutxi iraun zuen eta laberintoa dirudien jeitsierako ia bide osoa frontalekin egin behar izan genuen. Pombien utzitako motxiloiak berreskuratu eta erritmoa galdu gabe, oinez jarraitu genuen gaueko 12etan kotxeak berreskuratu arte. Kotxean, ezin logureari eutsi, burukadaka ibili nintzen. Goizeko 3tan ohean sartzean, aldiz, ezin lokartu emozioak jota 😅😅

 Lanera ia begirik itxi gabe joan nintzen, aurpegi kaxkarrarekin eta belaunak belztuta, baina bihotza beteta eta puztuta. Eta orain? Zer kontatuko diet gaur nere ikasleei? Zoriontasunaren bidean zintzilik ibiltzea zein polita den akaso....