Ilusioz mendiaz gozatzen duten emakume aske guztiak bildu nahi ditugu proiektu honetan.

Afrontamos este reto con ilusión y con muchas ganas de motivar a todas aquellas que disfrutan en la montaña desarrollando aquella actividad en la que se sienten libres.

Amets eginez, sentituz, esperientzia berriak bizi eta konpartitzea dugu helburu.


EMAKUMEA ETA MENDIA bultzatzea.


Soñar, sentir, vivir experiencias y compartirlas es uno de los objetivos claves de este club. Pero nuestro verdadero reto es FOMENTAR EL DEPORTE FEMENINO, en donde cada una de nosotras pueda aportar su granito de arena a éste, nuestro club.

neskalatzaileak@gmail.com

609249094 (ANA)

620244691 (IDOIA)

(SOLEDAD)

Mendiaz goza dezagun.

Este es un blog para que disfrutemos de la montaña.

(ikusi bideoa/ver video)

jueves

MAIATZAK 14 (RANERO)

Maiatzak 14 – 190m. 6a  (Pared del Miron. Ranero.)


Reseña by Idoia

Kurbaz betetako errepideetatik bi orduz ibili ondoren, Pozalaguako parkingean gaude. 45´tako aproximazioa dugu, gure txangoetan ohikoa den bezala, gaurkoan ere denbora hobetu dugu, ordu ta erdi. Bidaia, aproximazioa… uste genuena baino nekatuago gaude, edo nago. Haize asko dabil, eta noizbehinka jotzen duten haize boladek tokitik mugitzen gaituzte. 
“Ido, gora goaz?”  
“Noski!”
Lehenengo Ran gaudela nekea eta haizea desagertu egin dira. Lurretik irten eta ezer egon behar duela ematen duen toki guztietan zerbait dago. Zerbait ona eskuarekin eusteko, zerbait ona oinak ipintzeko, zerbait ona nahi dugun segurua jartzeko.

L1ak iltze bat du, eta bere eskubitik parabolt lerro bat doa. Bilgunean parabot  eta kordino bana daude.
L2a gradu aldetik zailena adierazte dute. Eta nire ustez ondo jarrita dago. 

Ez da eskalatzeko luze zaila, baina seguruak sartzerako orduan aukera askorik ez dago, eta daudenak ez dira oso lasaigarriak. Diedro laranja oso ona da, baina ez du ezerrekin babesteko aukerarik ematen.

3.La lehenengoaren antzera, disfrutatzen joatekoa da. Oraingoan diedro bat dago erdian, eta hau bukatzean plaka baten erdian kordino bat dago, baina eskumatik joanda babesak sartzeko aukera egoteaz aparte, eskalagarria den pareta zatia dago (plaka ere eskalagarria izango da, ziur!).
L4a zure babesak non ipini markatzen dizkizun 3 iltze ditu (iltzeen itsura ikusita hobe zure zerbait ipintzea). Eta hortik gora kriston fisura-babaresa dago, izugarri disfrutatzen dena. Bukaeran eskubitara joan behar da. Oso eskura ez dagoen spit bat dago, eta hortik gora pixka bat apurtu itsura duen tokitik Rra ailegatzen zara.  
   
R4an gaudela haizea geroz eta indar gehiagorekin jotzen du. Ordurarte jotzen ibili bada ere, eskalatzen geundenean ez ginen berarekin ohartzen. Baina orain ezin gara tokian geldik egon. Albora eramaten gaitu. Eskalatzen hasi eta pare bat metro eskalatu ondoren ezin dugu gora egin, haize gehiegi egiten du pausua egin ahal izateko. Beraz esku ezin hobeak dituen heldulekuetatik eskubitara joan eta ahal den tokitik gora goaz. Inoiz baino seguru gehio sartuta, haizeak jotzen duen bakoitzean paretatik atera nahi gaituelako. Gure artean ez gara ikusten, eta haizeak soka gora eramaten du, sokari “konba” sortuz. 
(L5)
Azkeneko Ra egokien iruditzen zaigun tokian egiten dugu. Dagoen haizearekin beste “luze” bat egiten dugu aseguratuak.  Toki seguruan gaudenean materiala jaso eta beherako bidea bilatzen gaudela, PRaren marka txuri-horiekin egiten dugu topo. Toki karstiko zoragarri horretatik ibilaldi atsegina egin ostean, aldapa behera goaz furgoneta dagoen parkingera zuzenean.    
Buelta errepide berdinetik eta denbora berdinean egin behar dugu. Baina tokia, bakardadea, bidea, sentitutakoa, … MEREZI DU!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario