Bestelako plana nuen astebururako ostegunean mezu hauek jaso nituenean.-“El finde nos vamos a Riglos, si vienes estoy x ti a muerte” -. “Asteburun Riglosea goiez, animetan??”
Berehala burua dantzan nuela jarri nintzen, baina Riglosen inoiz eskalatu gabe eta hango paretatzar hoiek…?? Erabakia hartuta zegoen, ezin nion plan berriari ezezkorik eman. Hala ba, lau telefono dei, erosketa batzuk eta Rigloserako bidean negoen ostiral arratsaldean. Hitz-aspertu arina gidatu bitartean eta konturatzerako, hantxe.
Berehala burua dantzan nuela jarri nintzen, baina Riglosen inoiz eskalatu gabe eta hango paretatzar hoiek…?? Erabakia hartuta zegoen, ezin nion plan berriari ezezkorik eman. Hala ba, lau telefono dei, erosketa batzuk eta Rigloserako bidean negoen ostiral arratsaldean. Hitz-aspertu arina gidatu bitartean eta konturatzerako, hantxe.
Jende ugari bildu ginen bertan, handik eta hemendik etorritakoak. Beraz, larunbat goizean sokalagunak banatu eta bakoitzak bereari ekin genion. Han aurkitu nuen neure burua, 200 metrotako paretaren aurrean, Peña Rueban hain zuzen ere, bihotza tripetan sentitzen nuelarik. Baina hori bai, banekien ondoan nituen bi lagunak “ondoan” nituela. Eta halaxe izan ere, egiten nituen mugimendu guztiengatik txalotu ninduten, nituen zalantza guztiak pazientzia haundiz argitu eta halakoak egiteko gai nintzela sentitzen lagundu zidaten.
Barre egin genuen, argazkiak atera, pareko bidea egiten ari zirenei kasu egin eta momentu bakoitza eguzkitan gozatu paretan zintzilik ginen bitartean.
Ez dut gogoratzen bidearen izena, bai luze bakoitzaren zailtasun maila, baina hau ez da “reseña” bat. Konpainia onean igarotako pasadizo baten kontakizuna baizik. Hala, bakoitzak berea bukatu ostean berriro Riglos-eko herrian elkartu ginen afaria konpartitzeko, gaueko freskuran, ardoa, solasaldia eta eguneko sentsazioak dastatuz. Baina ostia! Hotz egiten zuen. Eta hala afaria bukatuta, bederatzi petsona sartu ginen furgoneta barrura, ohera joateko gogo haundirik gabe.
Hurrengo eguneko eginbeharra ere finkatuta zegoen gutxi gora behera eta nire ilusioa elikatzen jarraitzeko, igandean “mallo” etako bat eskalatzera hurbildu ginen lau lagun. Oraingo bidea motzagoa eta errazagoa izan arren ez zen itsusia batere. Dudak eta beldurrak hurbildu ziren nigana nik ireki beharreko luzeak tokatu zitzaizkidanean, baina han zeuden berriro ondoan soka lagunak, nigan sinisten, topera motibatzen eta posible nuela esaten.
Beraz, zuontzat, mila esker, nire “ondoan” egon zaretenoi..
Naiara
¡¡¡Zorionak Naiara!! zure Rigloseko lehenengo bidde-luzea egiteko. Eta zeneraman lagunekin ez da batere saila ondo pasatzea.
ResponderEliminarTus primeros pasitos, primeras viitas, primeros larguitos....segui aurrera.. eurre.
ResponderEliminarHurrengorarte me apunto!!! con menisco o sin él... quiero más fiestuki dentro de la furgo de la Vaska y esas canciones tan tarantantan... Que viva el vino... y que corra...