viernes

PICO SAN LORENZO



DANTZARIAK SAN LORENZON!
 Hamar dantzari elkartu ginen larunbatean (batzuk profesionalak, beste batzuk erdi profesionalak ta besteak baldosako dantzari) kranpoiekin San Lorenzora igotzeko. Mendizale onek egiten duten bezala lehenengo geldiunea Santo Domingoko taberna batean izan zen, kafea hartu ta elkar ezagutzeko. Estazioko parkingean furgonetak utzi ta hasiera eman zuen ikastaroaren lehen blokea; Material eta bere kokapena. Arropa, botak, kranpoiak, pioletak, .. dena marka onekoa (utzitakoa zelako, bestela… quechua forever!), baina non ta nola jarri jakin gabe. Ematen du motxilak dituzten mila txorakeri horiek badutela bere funtzioa!
Parkinetik beroketa ibilaldia egin ostean elurra zapaltzen hasten gara. Pistatik estazioraino igo ta bertan bigarren blokea; Kranpoiekin dantzan.
  Al mas puro estilo “tonto el ultimo” bakoitzak ahal duen moduan kranpoiak jartzen ditu irakasleari kasurik egin gabe. Iñakik master class arin bat ematen digu kranpoien erabileraren inguruan: nola zapaldu, albo batera, bestera, erdizka, … ta tipi-tapa aldapa gora hasten gara, gure artean erreleboak eginez denak lehenak izateko. 
 Gailurrerako bide erdian segurtasun geldiketak egiteko unea heltzen da, hirugarren blokea; pioletarekin dantzan
Toki egokia bilatu, elurretan repisatsoa egin materiala usteko (dena oso profesionala, telebistakoek egiten duten moduan) ta kranpoiak kendu, pioleta atera, arropa jantzi, … prest aldapa behera botatzeko (aldapa ez omen zegoen prest gu bertatik botatzen usteko ta hasierako saiakerak nahiko txarrak izan ziren). Kostata baina azkenean lortu genuen aldapa egokia topatzea, ta han ibili ginen behera ta gora, gure gorputzak onartzen zituen posizio guztietan botatzen, ta gure gorputza ta pioletaz baliatuz geldiketak egiten. 
Hirugarren bloke hau gainditu genuenean (atal hau baztertzailea zen, gainditzen ez zuena behera zijoan) bigarrenera bueltatu ginen, ta kranpoi-dantza berriak ikasiz korredore bat igo ta “trabesia” pausoa landu genuen, leporaino heltzeko. 
Energiak agortzen hasiak ziren, baina lepotik ikusten genuena itzela zen (batzuk mendi guztiak ezberdintzen zituzten, Bilbo inguruko jendearekin joateak horrelakoak ditu…), ta gailurra hortxe bertan genuen.
Arnas pixkat hartu ta fin-fin goraino heldu ginen! Laugarren bloke hau etxetik ikasia generaman!
Ta dantzarien artean… lau neskalatzaile!!
 Gailurrean argazkiak, jan eta edateko zerbait, kranpoiak ta pioletak gorde, ta behera. Bostgarren ta azken blokea; jeisteko hoberena kuli-trineoa! Bide zehatza jarraitu gabe, aldapa behera jo genuen, gure bigarren irakaslearen, Enekoren, gomendioa jarraituz: “si por ahí han bajado unos eskis, nosotros también!”. Ta horrela joan zitzaigun… batek baino gehiagok, ta behin baino gehiagotan, ipurdi gainean jeitsi ginen, ta hirugarren blokean ikasitakoa praktikan jartzen saiatu ginen (gu bai ikasle onak!).
Furgonetetan lehor ta dotore jarri, zerbait jan ta edan ta bidaia hasi genuen tabernara bueltatu ginen agurtzeko. Dantzariak eguna Arrankudiagako txoko batean bukatu omen zuten ez dakigu nola…
Egun oso ona, mila esker Iñaki ta dantzari guztiei!!  Espero dut ikastaroa denok nota onarekin gainditu izana, nik apunteak Word batean ditut ya, nahi dituenak…

3 comentarios:

  1. Ez kexkatu Maite, denak gaindituta daukazue kurtsoa. Oso ikasle onak izan zineten (bikainak esango nuke). Ea Castrovalneran jarriko dugun praktikan. Muxuk denoi.

    ResponderEliminar
  2. Nik ere oso egun ona pasatu nuen neskalatzaileekin, ea Castrovalneran ikusten garen. Ondo izan Maite eta Jaione.
    Muxusssss
    Eneko

    ResponderEliminar
  3. Nik ere oso egun ona pasatu nuen neskalatzaileekin, ea Castrovalneran ikusten garen. Ondo izan Maite eta Jaione.
    Muxusssss
    Eneko

    ResponderEliminar