jueves

CRIST AL VENT Y ERORI ETA ALTXA (ANSO)

 ASTEBURUA ANSOn

Peña Ezkaurreko pareta, eskalatzeko ibilbidez beteta, ummmm!

Ostirala iritsi da, iritsi da ostirala!!! Eta gu Ansora goaz. Aukeratutako pareta Peña Ezkaurre. Bideak “Crist al vent” eta “Erori eta altxa”.

CRIST AL VENT - 215m 6c+ (6a obl)

Ostiral gaua Isabatik Ansorako lepoan pasa, eta goizeko 7tan hasten gara ibiltzen. Estel, Esminu, … bideak atzean utzi, kanal batetik pixkat jeitsi eta pedreratik gora igotzen gara. Behin bidearen altueran gaudela eskubitara jotzen dugu pie de via-raino. 

L1. Badu adi ibiltzeko pausu bat. Baten batek hegan egin zuen bertan…

Bidea tita egin dugu. Konturatu orduko gailurrean gaude. 6 luze besterik ez ditu. Egia esan nahiko apurtua dago, baina lasai joanda ondo egiten da, eta seguruak sartzeko aukerak badaude. Zailtasunaren aldetik ez zaigu oso zaila iruditu; lehenengo luzeak badu pausu arraro bat, baina ondo babestu daiteke (hegan egiteko moduan, jiji). Eta 6b eta 6c pausuak dituen luzean txapak bere tokian daude. 

Bide polita, toki lasaian, baina ez dugu asko eskatatu dugunaren sentsaziorik. Dena batu, aristatik leporaino joan, eta kanaletik behera goaz. Arratsalde osoa dugu Ansoko bailaran lasai egoteko.

ERORI ETA ALTXA 320m – 6b*A0 (6a+ obl)

Meteo batzuk eguerdi partean euria ematen badute ere, gu biak aurrera goaz gai honetaz hitzegin gabe. Gaurkoan ere 7tan hasten gara ibiltzen. Aproximazioa aurreko eguneko toki berdinetik egin behar dugu, baina pixkat aurrerago joanda. Pixkat hori ustea zen, dexente aurrerago joan behar izan dugu (edo guri oso neketsua eta luzea egin zaigu behintzat). Internetetik ateratako paretaren argazki batzuei esker segituan aurkitzen dugu bidea. R0tik pasatu eta zuzenean R1era goaz. Hemen paraboltenbat egongo dela uste dugu, baina ez dugu topatu, oso eskubira geratu gara, eta bertatik hasi gara eskalatzen. Eurirk ez du egiten, laino grisak daude, baina gai hori ez dago gure ahotan.

L1. Oso luze polita.

Bidea asko gustatu zaigu. Gaur bai eskalatu dugunaren sentsazioa dugu. Bidea oso polita da, eta askotan friendekin babestu behar bada ere, txapak badaude. Eta egon behar duten tokian gainera, minik ez hartzerko moduan, IIItan ere!!! L5ak besteekin konparatuta ez du ia ia txaparik, baina oso ondo babestu daiteke. 

R5era ailegatzen.

10 luze eskalatu ondoren Peña Ezkaurreko gailurrean gaude. Euri tanta bat ere jaso gabe. Orain bai hitzegiten dugula horretaz, bion mamua izan da egun osoan zehar; “ya nos bajaremos, yo no vuelvo a hacer esta aproximacion en mucho tiempo, salimos por arriba seguro ,…” bezalako esaldiak bota ditugu barre batzuen artean. Egin dugu, super pozik gaude. 

GRa hartu eta ordubete luzean furgonetan gaude. Asteburua oso ona izan da; eskaladaren aldetik agian atzoko bidea laburregia, baina eskalatu gabe egoteaz ere disfrutatzen badakigu! Edo ez??? jijiji

No hay comentarios:

Publicar un comentario