martes

PICO ANETO

PIRINEOTAKO SABAIAN
Aneto, 3404 m.
Por Jaione Oribe:

Urriak 18, goizeko 5.30ak, La Besurtako parkinga (Hospital de Benasque inguruan). "Muaka Kalifornia Hotel"ean, Maite, Gallas, Peti ta ni, Jaione. Iratzargailua entzun eta pentsatu nuen, zein koñok agindu dit aste neketsu baten ostean honaino etortzea, gaua hemen pasatzea (4 orduko tarteari gaua deitu ahal badiogu…) eta Aneto igotzera ekitea? En fin, mendia holakoa da… Eskerrak pentsamendu hauek erraz ahazten ditudala!!
Gosaldu eta 6.30ak inguru La Besurtatik irten ginen (1860 m). 35 minutu inguru eman genituen La Renclusako aterperaino (2140 m).
Bertan bueltarako janaria utzi eta, kasualidadez, puntu gorriak ez jarraitzeko oharra irakurri genuen. Oharra buruan, bideari ekin genion. Gauez oraindik, bidea nekez ikusten, mugarrien bila ibili ginen lehenengo metrotan, igotzen ari genuen aldapaz ia ohartu gabe. Harriz harri, sin prisa pero sin pausa… baina kontua da puntu gorriak hortxe zeudela uneoro… Oraindik ez dakigu gu haien atzetik edo haiek gure atzetik zetozen… Jarraitu ala ez, galdu ez ginen egin, ezta ere gure atzetik zetorren tropa osoa (konfiantzakoak ginelakoan???)
Zorionez, gaua atsegina izan genuen, izartsua eta epela, eta bidearen hasiera ziztu bizian pasatu zitzaigun. Goizeko lehen argiekin paisaiaz gozatzen hasteko momentua iritsi zen. Egun ederra genuen aurretik dudarik gabe!!
Egunon!!!
 
Lehenengo elur arrastoak ipar maldetan 2700 metro inguruan topatu genituen, eta ibiltzeko oso erosoa zen elur mihi batetik joan ginen Portillonerantz.
Elur eta harri artean …
…postureoa egiteko aukera paregabea!
Aterpetik 2 ordura gutxi gora behera, Portillón Superior (2880) izena duen ebakia gurutzatu eta aurrez aurre Anetoko glaziarra eta tontorra azaldu zitzaizkigun.
Momentazo!!!
Portillonetik jeitsi eta lehenengo zatia elurretik eroso egin genuen kranpoirik gabe. Glaziarrera iritsita, alpinista itxura hartzeko momentua iritsi zitzaigun: kranpoiak, kaskoa pioleta… guztia prest argazki "superpro" batzuk ateratzeko!!
Argazki baterako konbinazio perfektua… Parecemos buenos y todo…
Bide ederra, elurra ibiltzeko perfekto, egun paregabea, eta konpainia ona!
 
Bide luzea aurretik dugu oraindik …
…eskerrak hemendik berriketan joan gaitezkeela!
Glaziarra zeharkatuta, solasean joateko aukera amaitu zen. Azken txanpa!! Urrutitik ikusten genuen eta izerdi galanta aterako zigun "pala" igotzeko momentua iritsi zen. Ttipi-ttapa, ttipi ttapa… isilpean laurak aldapan gora!
Pala putie…
Arnasestuka, azken malda hau gainditu eta 3880 metrotara, aspaldi amestutako unea: Mahomako zubia. Zorionez niretzat, uste baino zabalagoa! Elur arrastoak ikusita, badaezpada kranpoiekin zeharkatu genuen igarobidea. Hori bai, zubia baino lehen motxilak utzita, erosoago pasatzeko. Haizerik eta jenderik gabe, lasai gurutzatu genuen zubia. Lasai baina… emotion!!! Ahaztezina benetan.
 Si Mahoma no va donde Gallas…
Azkenik, 11.30ak pasa Pirineotako sabaia eskuratu genuen (aterpetik 4h15’ inguru). Besarkadak lapurtu eta talde argazkiak egiteko momentua! Que conste….
Aneto gure oinetan, 3404 m.
 Neskalatzaileak gu gara…
… baita zuek ere, Iturriberoak!!!

Baina mendi baten konkista ez da amaitzen jeitsi arte… Berriz Mahoma kontu handiz gurutzatu eta, nik behintzat, lasai arnastu nuen. Ta plazer handiz gainera!
Azken begirada…
Oraingoan "pala putie" umore onez hartu genuen. Kulitrineoan jeistea ere bururatu zitzaigun, baina Petiren ipurdiak gomendatu zigun ez egitea.
 Pioletatik zintzilik
Pozik eta hankak gero eta gehiago gogortzen egin genuen bueltako bidea. Aterpera iritsi eta, garagordoak eskuan, amaitutzat eman genuen espedizioa. Bertan lotara geratzeko asmoekin geunden, baina gure desadostasunak eduki genituen aterpekoarekin, eta goizean utzitako "piknik"a hartu eta gero (katu, txakur, zaldi eta astoz inguraturik) La Besurtaraino jeitsi ginen.
Hurrengo egunean mendi buelta lasaia egin genuen, baina oraingoan Maite furgoan geratu zen. Aneton bere bizkarreko lesioaz berreskuratuta zegoela frogatu genuen, baina badaezpada deskantsatu behar! Oraingoan Aneto urrutitik mirestea erabaki genuen. Benasqueko errepidearen amaieran, Puerto de la Glera norantza hartu genuen. Behin bertara iritsi, gora jarraitu genuen, bidea oso argi izan Gabe.
 Anetora begira
 Que no me entere que ese culito pasa hambre!

 
Cresteando… Sacroux mendiko gailurrera iritsi ginen.

Pico Sacroux, 2668 m.
Jeitsiera bide inprobisatu batetik izan zen (nire bi "gida" hauek beti toki entretenigarrien bila…) Uste baino lehen furgonetara iritsi eta ia ia Maite siestan topatu genuen! Zorionez, bazkaria prest ta garagardoak hotz zituen!
Asteburu ederra benetan. Mila esker equipo!!! Hurrengo erronka??????

6 comentarios:

  1. Zorionak Mai. Veo que tu recuperación va muy bien. En breve nos vemos escalando.
    Un abrazo,
    Jesús

    ResponderEliminar
  2. Zorionak neskas eta mutilakkk!!!
    muy txulas las fotos!!!y muy guay contado jaio!!!zorionak!!!
    naiara (sorayi....)

    ResponderEliminar
  3. Que buena Jaio! Bikaina zara! Mendian ere!! ;p
    Jesus las palabras en breve y escalando suenan muy bien!
    Y las txulas y muy guay tambien Sorayi!!

    ResponderEliminar
  4. En breve+escalando+jaioneri irakatsi.... Asteburu honetan zure esanetan, mae! Bikaina zu ere mendian gora, mendian behera...ta tabernan! Beno, ta nire txisteei kasu egiten!
    Sorayi, vete preparando tus piernas que en la próxima excursión pirenaica te subimos el nivel!!!

    ResponderEliminar
  5. Zelako maila nire ahizpa....asteburuan eskaletan ere primeran!
    Kronika ta argazki ederrak!
    Lore

    ResponderEliminar
  6. Zorionak laukote! Asteburua erakusteko modu ezin hobea, baita enbidia sano apur bat pizteko ere!! :P
    Espero hurrengo erronkan beste kide bat izatea neskalatzailetzat... edo mendi kidetzat!!!. ;)

    ResponderEliminar