lunes

LILATON 2013-3 DE MARZO


LILATOIA

Urteroko zita jarraituz, aurten ere neskalatzaileak taldeko kideok lilatoian parte hartu dugu. Aurtengoa 24. Lilatoia izan da eta 3000 emakume atera gara irteera puntutik, korrika zein irristagarriekin.

Dakizuen bezala, lilatoia emakumea eta kirola bultzatzeko ekimen bezela sortu zen eta lehenengo urtetik hona izugarria izan da urteetan zehar ekimen honek lortu duen indar eta arrakasta.

Eguzkia lagun parte hartzaileez gain jende andana bildu da ibilbide guztian zehar, txaloz, oihuz eta tanbor hotsez korrikalariok animatuaz.

Egun polita izan da gaurkoa, goizean goiz bakoitza bere herritik aterata, ( Mutriku, Azpeitxi, Berritxu….) 10:30etan egin dugu zita bulebarreko erlojuan. Bertan dortsalak eta txipa jarri eta beroketa saioa izan dugu denok elkarrekin, jai giroan. Ondoren irteera puntuan jarri, lilatoiko soinu banda entzunaz ( una odisea en el espacio, 2001eko filamarena) barruak berotu, txalo eta irrintzi batzuk eta aurrera, 5Km-ak aurretik, gozatzeko….

Helmugara iristean poza nagusi, dutxa bero bat eta zer hobeto indarrak berreskuratzeko alde zaharreko pintxo poteoa baino.

Egun polit bat igarotzeko aukera bikaina benetan, beraz aurten izan ez zareten guztiok animatzen zaituztegu ekimen honetan parte hartzera, pixkat entrenatu (edo gabe) eta gogoa jarrita erraz egiten baita ibilbidea.

ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIOI ETA AURRERA EMAKUME KIROLARIAK!!!!

GORA EMAKUMEON BORROKA!!!!



Maider Mutriku eta Amaia Berritxu.

2 comentarios:

  1. Lo egin da gero gauzak beste era batetara ikusten dira ezta? zu bai zu Amaia, denetara apuntatzen zara...
    Gora emakumeak.
    Idoia.

    ResponderEliminar
  2. Aupa neskak!!! Sois las mejores y tu Amaia estas empezando con el Non-stop, sábado tapia y domingo Lilaton, que viva la motivación!!! EURREEEEEEEE ETA GORA EMAKUMEAK

    ResponderEliminar