jueves

CASTROVALNERA


NESKIATZAILEAK CASTROVALNERAN

San Lorenzon bildutako dantzari taldea elkartu ginen egin berriz ere aurreko igandean Castrovalneran (Burgos), neguko mendizaletasunean trebatzeko asmoz. Oraingoan tramankulu berriak gehitu genituen gure mendigo kit-era, raketak batzuek eta eskiak besteek, ez dakit kranpoi eta pioletekin dantzatzeko ikastaroa aprobatu genuelako edo hain justu ere penkatu genuelako…

Topagunea, Espinosa herriko El esquí taberna. Mendizaleak aurkituko genituelakoan sartu ginen kafe hartzera eta, behin barruan, zalantzak. Kubata eskatzekotan egon ginen, mendia baino gaua nahiago duten “eskiatzaileen” artean.

Kafe hartuta, errepidean gora. Furgonetak bide bazterrean aparkatu eta prestaketekin hasi ginen: fokak, bastoiak, botak, etab. Batzuentzat tramite erreza zen, ohituragatik alegia, beste batzuei aldiz materiala pilatu egiten zitzaigun!!

Behin martxan jarrita, paisaiak aho beterik utzi gintuen, elurrak erabat estaltzen baitzituen bide guztiak. Eguzkiak gogoz jotzen zuen gainera, aukera ona argazki ezin hobeak ateratzeko, baita aurreko eguneko alkohola izerditzeko.
 
Raketeroek eskiatzaileei aurrea hartu ziguten aldapan gora. Gu bitartean mantso-mantso eskiak irristatzen, vuelta Maria praktikatzen (zergaitik Maria eta ez Farruquito? takoi kolpea ezinbestekoa da!), eta korredorean nola demontre hain taula luzeak sartuko ote ziren pentsatzen!!


Pausoz pauso, bueltak onak zein traketsak eginez, tontorra egin genuen eta berriz ere gure taldekideekin topatu ginen (haiek tripa beteta, ordea, denbora luzea baitzeramaten hortikan). Baina zailena ez zen oraindik pasatu, jeistea tokatzen zitzaigun!!
 

Castrovalnerako tontorratik beste batera pasatu (aldrebeskeriaz baten batek, eskiak eta bastoiak eskuan, non sostengatu jakin gabe) eta handik gure bidea izango zen tutuaren bila joan ginen. Fokak kendu, eskiak lotu eta begiratzen ere ausartzen ez ginen maldara aurre egin genion. Jeitsieran noski ipurdi-buelta eta buruz-bota teknikak ez ziren faltatu!!
 
 Hortan ari ginela, gora begira eta gure lagun raketeroak ikusi genituen urrutian, bidea galduta, beste leku batetik jeisten. Gerora azalduko ziguten “Tubo nº 1” esaten zuen kartel argiduna ikusi ez zutela… Hori bai, Burgoserako buelta osoa egitetik gertu egon ziren!
Arratsaldeko sargorearekin egin genituen furgonetarako azkenengo metroak, mingaina kanpoan, hankak minduta, humore azken erreserbak agortzen... Goizean gure Campo Base izandakoa Txiki Park bilakatu egin zitzaigun eta bertan oraindik ere azkenengo oztopo bat gainditu behar izan genuen: Guardia Zibila. ¿Hablais castellano? galdetuz, furgoneta kentzeko agindu zigun. Eskerrak errezetarik utzi ez zutela!! Delitutik libre, herrira jeitsi ginen eta goizean edan ez genituen ardo eta garagardoekin eztarriak eta humorea freskatu egin genituen.

7 comentarios:

  1. Muy grande Jaio!!! Fijo hau ere gainditu duzula, ez zenuelako ezerrez esan, ez aldapa gora, ezta aldapa behera ere, ta elurra hotz zegoela ematen zuen! Nik primeran pasa nuen seguru konpainiagatik izan zela!! Boing, boing...
    Maite

    ResponderEliminar
  2. Eskerrak beroa egiten zuela ta elur hotzak freskatzen ninduela!! Hurrengo ikastaroa? Oraindik ere zuek aguantatzeko indar mentala geratzen zait... Jaja!

    Jaione

    ResponderEliminar
  3. Jaio, me ha encantado esta crónica y lo de Vuelta Farrukito, que buena!!! txaballlll!!! ya tengo ganas de conocerte y si las practicas de piotet y esqui de trave te han sabido a poco; espera a abril a las salida de Orientación. muxus y gracias por tú crónica.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo neskak(Maite,Jaione eta Irati) ni ere oso egun ona pasatu nuen, egia esanda gustura egon nintzen. Hurrengo irteera?? Maiteren kontura.
    Hurrengo irteerarako nik ere eskiak eramango ditut.Jajaja
    Muxu bat hiruroi

    Eneko

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Jaione. Nolako abiadura hartu duzu!!!. Neguko "teknikak ikastaroa", zure lehenengo irteera eskikin eta estrenatu zara ere, kronikak idazten. De mayor quiero ser como tu, ggg. Hori da lehenengo pausuak eta guztiak bikain notarekin. Hemetik mundura.
      P.D. Begiratu duzu bigarren eskuko materiala, ggg.(Maite, zer maltzurra zaren!!!)

      Eliminar
  5. Aupa Jaione, kronika polita egin duzuna!!

    Mikel

    ResponderEliminar
  6. zelako ahizpa literarioa daukadan!! ikusi beharko zenuten astelehenean "txikito" bezala ibiltzen...baina gustora!"si anda con gusto no pica" ilarratzako esaera. iñaki ta zuekin joanda, laster PRO bat bihurtuko da...

    ResponderEliminar