2013 urteko lehenengo irteera Gandiaga neba-arreben
eskutik etorri zitzaigun. Eguraldi kaskarra tarteko igandera atzeratu
zen Orduña inguruko bazterretara bisita. Halaxe elkartu eta abiatu ginen
hogeita bat lagun Lendoño goitik Tolgorriko tontor dotorera.
Basoa zeharkatu “senda negra” hartu eta konturatu giñen inguruak
zurituta zeudela eta galtza motzak gaurkoan hobeto etxien!!.
Hala, gaina
hartu orduko zer eta, elurra goitik behera zela babes bila joan behar
izan ginen txaboletara bertan zerabait jateko gogoz.
Hantxe tripa beteta
beherantz jotzeko zalantzarik izan arren, azkenean aldez aurretik
prestatutakoa egitera ausartu ginen. Eta benetan merezi izan zuen.
Gorobel
mendikatea zeharkatzeak berezko edertasuna baldin badu, haize hotzak,
lainoek, eguzki izpiek eta elur zuriak, bestelako mendiaren aurpegi
zoragarria erakutsi ziguten. Eta lagun arteko mementuak plazer
bilakatu…
Pozik iritsi ginen gainez gain Txarlazoraino eta handik Orduña
lotzen zuen aspaldiko mando bideari heldu genion. Bizpairu jira buelta
eman eta magalean leunki Lendoño aldera ateratzen zen pistan barrena
kotxeetaraino heldu ginen solasaldi arinean… Latza egune!!!
Eskerrik asko kronika leiala egiteagatik, Naiara eta Abetto. Eta eskerrik asko, nola ez, Gandiaga neba-arrebei, berriz ere Bizkaiko paraje ederrez gozatzera eramateagatik. Hurrengorako prestatzen jarraituko dugu, gogo handiz. Laster arte!
ResponderEliminarAitziber
Como siempre que nos reunimos las Neskalatzaileak, lo hemos pasado fenomenal.
ResponderEliminarUn año más para la salida invernal habéis "comprado" nieve, todo un detalle, pero esta vez solo para darle un poco de color, no como el año pasado en Itxina!
Hasta la próxima!
Tere
AZPEITXIIII...etorrixeeee........ onenak zarie eta ga!!!
ResponderEliminarIgande zoragarri bat berriz ere neskalatzaileen eskutik...hauek eguzkia erosita daukate....je.je....
Laister arte denoi, paaaaaaaaa
Iñaki beti bezala dena primeran antolatuta.
ResponderEliminarFamilia horrekin edonora. Ea hurrengo urtean nora eramaten gaituzun. Urtetxo bat daukazu prestatzeko, ziur nago arrituko gaituzula.
Esker mila
Gora neskalatzaileak....
Idoia.
Eskerrik asko denoi, oso ondo portatu zaretelako.
EliminarEgunon Neskalatzaileak. Precioso el ambiente y el paisaje. Disculpad mi ignorancia al no entender el precioso Euskera. Podrías poner un gadget traductor. Es para saber más y poder criticar. Un abrazo.
ResponderEliminarLO SERGI