martes

VIA EUSKARIANS 6c (6a Oblig)(PEÑA DEL LEON DORMIDO)

 EUSKARIANS (PEÑA DE LEON) SIERRA CANTABRIA.

APERTURISTA: Gerardo Telletxea

Bide luzeak eskalatzeko gogoak ezin aguantaturik, Arabar Errioxako aukerak begiratzen ditugu eta Txasti eta Xabiren blogean egin ez dugun bide hau topatzen dugu. Herdoilduta egon arren, nola edo hala igoko dugula pentsatzen dugu. Eskerrak memoria txarra dugun eta pareta hauetako 6ak nolakoak diren ez ditugun gogoratzen. 

Laguardiatik pasa eta kotxea pista baten amaieran utzita GR-tik gora abiatzen gara. Puerto del Torora iritsi baina bihurgune pare bat lehenago eskubitara bidexka bat hartzen dugu. Bidexkatik jeitsi eta bidearen parean gaudela konturatzen garenean ahal dugun moduan sastraketatik sartzen gara kostata bide oinera iritsi arte.

Pareta ez dago guztiz lehor, baina hara iristea kostatu zaigunarekin bitan pentsatu gabe, arnesa jarri eta gorantza goaz. 

1 luzea: Txapa ugari dituen 6c luze bat da (50m) eta txapen artean eskalatu behar den horietakoa.

2. luzea: Luze errezena, honek hasieran iltze bat eta bi bolt ditu, eta gero jardintxo bat (V).

3. luzea: Luze hau V+ izateko buruz ondo joan behar den horietakoa iruditu zitzaigun. Gainera Maitek bustita ez zegoela esaten bazuen ere, ni bigarrenez joanda katuak eta oinak bustita iritsi nintzen bilgunera.

4. Pausu gogorrenak boltekin babestuta daude, ondoren , erreza ez den diedro batetan sartzen zara (6b+), hala ere katxarroren batekin babestu daiteke.

5. Irteerako luzea: Lehor dagoen egunetan erraza eta polita izan daiteke. Baina oraingoan Maitek ere, hezea zegoela onartu zuen.  Ni honetan ere bigarrenez joateaz poztu nintzen, oin guztiak mela mela eginda topatu bainituen. Eta irteerako kanala apurtua eta niretzako guztiz bustia.

Puerto del Torora doan bidera jeitsi ginen eta hortik kotxera, egindakoarekin pozik eta gustora.