Jeitsiera kanal berdinetik egin genuen. Igotzea sufrikarioa izan bazen gure hankentzat, jeistea antzeko-parezido, elurra zeharo gogorra zegoen ta! Gurutzebidera bueltatu eta handik Col d’Arratile eskuratu genuen, ezkerraldetik (6h). Hantxe, eguneko sustoa hartu genuen, bailararen beste aldean Col des Oulettes ikusterakoan. Ezin sinestu oraindik eguna amaitzeko tokatzen zitzaigun igoera!
Val d’Ara-ko goi-ibarrera jeitsi (2300m) eta ttipi ttapa (edo triski traska…), batzuk zenbakiak kontatzen, besteak indarrak auskalo non bilatzen, ibilbide osoko zatirik astunena egin genuen.
Col des Oulettes madarikatua… Kostata heldu ginen gora! (7h 45’). Hankak minduta eta Oulettes aterpea bistan, aldapan behera gogoz joan ginen, elur zati onenen bila. Ezkerrak arraun ez genuela egin behar izan amaieran!
Eguneko saria: Vignemalerako bista paregabeak logelatik. Eta batez ere, aterpean egindako barreak, pilak birkargatzeko erremediorik onena!
Denbora: 8h 30’
Desnibel positiboa: 1570 m
Negatiboa: 1260 m
Eguna: Oulettes de Gaube 2158m- Gran Vignemale 3298 m- Oulettes de Gaube.
Motibazioa berreskuratuta, goizeko 6.30tan atera ginen frontalekin. Ouletteseko bailaran barrena, Vignemaleko harri harresiak aurrez aurre, ezkerralderantz jo genuen Hourquettes d’ Ossue leporuntz.
Zeta-takon, zeta-takon… lasai eta indarrak aurrezten Hourquettesen 2734 metroak eskuratu genituen (2h 15’).
Handik Baisellance aterpe librerantz jeitsi (2654 m), eta hau pasatuta (eta despiste baten ostean…) eskubira irtetzen zen gurutzebidea hartu genuen, 2550m-ra. Vignemaleko glaziarra helburu, mendi hegaletik zeharkaldia tokatzen zen oraingoan, eskiak jarrita hasieran, kranpoiekin aurrerago.
Holaxe, glaziarraren oinarrira iritsi ginen. Eskiak berriz jarri eta bidean gora! Oraingoan glaziarraren edertasunak lagundu zigun igoera gustorago egiten.
Glaziar izugarria, ta behatoki paregabea!
Gure tontorraren oinetara iritsita eskiak utzi genituen, azkenengo 150 metroak kranpoiekin igotzeko. 40 gradu inguruko malda erosoa izan zen. Zorionez, talde bakarra pasatu zen gure aurretik eta oraindik elurra gogor zegoen.
Eta azkenik, Gran Vignemale!!!!!!!! (6h 15’) Zelako ekipoa!!!!!!!!!
Humore onez, bueltako bidea toki berdinetik egin genuen. Glaziarrean zehar elurra gogor, baina behekaldean eguzkiak jotzen zuen pala ederra topatu genuen: yiiiiijaaaaaa!! Abiadura hartuta, mendi hegaleko zeharkaldi osoa eskiekin egin ahal izan genuen, ta bide amaierako Ouletteseko bailaran arraun egitea ere ekiditu genuen… Holaxe, gure trabesiako egun nagusia jendez beteta zegoen Ouletteseko aterpe kanpoan eguzkipean amaitu genuen, jan, edan eta berriketan. Eguneko nota: 10!!
Denbora: 9h
Desnibel positiboa: 1500 m.
Desnibel negatiboa: 1500 m.
Eguna: Oulettes de Gaube 2158m- Coll des Oulettes 2615m – Coll de Brazatos 2566m- Baños de Panticosa 1637m.
Prozesioari amaiera emateko eguna aurrekoak bezain eguzkitsua baina pixkatxo bat hotzagoa azaldu zitzaigun. Izotza zela eta, batzuek kranpoiak aukeratzen zituzten Oulettes lepoa igotzeko. Aukera erosoa, baina eskiak bizkarrean eraman behar…
Eskiekin igotzeko desatsegina aurkitu genuen, baina tira! Bidaiko azkenengo zetak ziren! Coll des Oulettesen lehioa irekita aurkitu genuen (2h) eta azkar azkar aldapan behera abiarazi ginen, bigarren eguneko pala madarikatuko izotza marruskatuz. Gure mendekua? Oraingoan, Val d’Ara beherantz jarraitu genuen Bataneseko arrora iritsi arte, 2080 metrora. Bertan eskubirako bidea hartu genuen, Coll de Brazatoserantz.

Gure azken lepoa diagonalean eskuratu genuen, maria bueltarik egin gabe. Bazen garaia malda suabe bat aurkitzeko! Eta handik, azkenengo jeitsiera disfrutatzera!
Haizea zela eta, elurra gogor gogor mantendu zen goiz osoan. Eta gure hankak, gero eta gogorrago ere… Ibilbidea amaitzeko emozioa ez zen faltatu, pinuen artean malabareak egiten erorketak bata bestearen atzetik gertatu ziren eta! Baños de Pantikosatik hurbil elurra eskasa zen dagoeneko eta azken 15 minutuak basotik oinez egin behar izan genituen. Eta noski, gure bidaia borobiltzeko, garagardo brindisa egin behar Casa de Piedra aterpean!
Denbora: 5h 30’
Desnibel positiboa: 960 m
Desnibel negatiboa: 1500 m
4 egun piriniotan barrena, 10.000 metroko desnibel metatua. Milaka barre eta ehundaka mekaguen dios gure prozesioaren soinu banda. Egunero ikasten, egunero disfrutatzen. Aupa ekipo!!!!!!!!!

Gallas, Maite, Peti eta Jaione