domingo

Vía “EPIS” 135m, 7a/+ (6a+ oblig), Peña Karria,

Berriro Peña Karriara gatoz. Oraingoan topatu berri dugun bide bat egitera, Epis bidea.

 

Beste blog batzuetan irakurri bezala, lehenengo luzea izugarria da.

 

L1

Bigarrena laburragoa da, eta graduan erresena; disfrutatzeko diedroa.

 

L2

Hirugarrenaren hasiera tximinia erreza da. Goiko partean iltze bat dago, nik ez nuen ikusi hortik gora nola igo, eta eskuinetik jo nuen.

 

L3

Azken luzean hasiera eta bukaeran eskalatu genuen, erdiko bi txapak A0n egin genituen.

 

L4

Bidea oso polita da. Kontuz ibiltzeko zati nahiko ditu, baina lasaitasunerako txapak ere badaude, lehenengo luzean 19!

 

Pozik jeitsi ginen furgonetara beste behi ere!!

lunes

Vía "Kike" (6b+, 140m) Peña Karria

 Bide hau egitera aspaldi etorri ginen Anarekin batera. Baina egun hartan hirugarren luzea egin ostean jeitsi behar izan ginen; aurretik beste bide bat egin genuen, eta bertan geundela bero gehiegi egiten zuen eskalatzeko.

L1

Gaurkoan ez da horrela izan, eta eguzkiarekin jolasean; baietz harrapatu, ezetz, azken reunioraino igotzea lortu dugu.

L3

L5

Bidea asko gustatu zaigu; okerrena luze bikoiti guztiak trantsiziozko luzeak direla, baina bakoitiak mundialak dira. Pila bat disfrutatu ditugu!  


L5 azken Rtik. Guk bidea rapelatu genuen.